Corey Harris & The 5×5, Getxo Antzokia, Getxo, 2001/III/24an

In Focus nº 2
Esta crónica de concierto de Corey Harris se publicó In Focus nº2, en 2001.

El autor fue Sachs Le Loup y la foto aparece aquí tal y como se publicaron en papel, esto es, en blanco y negro.

Y pinchando en ella podéis acceder a las galerías de fotos.

Corey Harris. Getxo Antzokia, Getxo, 2000

Corey Harris. Getxo Antzokia, Getxo, 2000

Oso altu jarrita zuen maila Corey Harrisek, Bilboko Palladiumen eskainitako kontzertuaren ostean. Neguko ekiltadi hura bikaina izan zen: areto txikia, kopetaraino, benetako blues giroa haren barnean; Harrisek negarrez bukatu zen “Black Maria” jotzerakoan (berak ezetz esan zigun arren). Getxoko kontzertua, berriz, hotzagoa izan zen. Hasteko, antzerki batean ospatu zen, eta Getxokoak akustika ona badu ere eserita egoteak halako seriotasuna ematen dio edozein kontzerturi. Bestalde Harris ez zegoen bakarrik, talde batekin baizik; halere, beste kitarrariaren aita hil egin zen bezperan eta Estatu Batuetara bueltatu behar izan zuen. Hortaz, hirukote batean sartuta agertu zitzaigun Harris (baxulari eta baterajole batekin) eta kostatu zitzaion despegatzea. Egia esan neu lehenengo ilaran eserita nengoen eta sinestezina iruditu zitzaidan nola Harrisek susurlatzen zion baxulariari zein tonotan jo behar zuen kanta bakoitza. Baterajolea ere “errokeroegia” ematen zuen honelako blues mota jotzeko. Beraz, kontzertu honetan gehien gustatu zitzaiguna Harrisek berak bakarrik jo egin zuena izan zen. Era horretan gospelari ekin zion “Just a closer walk with Thee” jotzerakoan (nahiz eta haren slideari “arrotoi”distorsioa gehitu) eta berriro bihotzera heldu zitzaigun “Black Maria” jo zuenean. Taldeareri dagokionez, “Ehla bah”rekin erritmo afrikanoetan kokatu ziren (edo calypsoan nahi baldin baduzu); “Fish ain´t bitin´”ekin, ordea, Mississipiren ur gardenetan murgildu ziren. Beraz, ez zen kontzertu txarra, baina lehen esan dudan bezala, pasa den zemendian emaniko kontzertua ahaztezina gogoratzen dugu.